XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- lsil zaite, Katheryn!! Joan gaitezen, lau oiñean, urertzeraiño....

Txalupara sartu eta arraunketa bizian urrutiratu zirenean entzun ziren birao eta tiroak alferrikakoak izan ziren, gabaren oiartzunean galdu bait-ziren.

Txalupa uretatik atera eta sasartean ezkuta zuten, iñork aurki ez zezan.

- Mary`k enborrez eraiki zuen etxola bat dago, an, tontorrean.

Ugartertz osoa ikusten da, andik.

- Gure zain dagozen etsaiak izango dire, an ere, beraz.

Ugartearen bestaldea nolakoa dan bai al dakizu?.

- Arras ezberdiña da ugartearen bestaldea.

Ez da emengoa bezain zelai eta berdiña.

Lur-etena da eta txalupatik lurreratzea ez da erreza.

- Oiñez joango gera, beraz, bestalderaiño.

Ni aurretik eta zu atzetik.

Erne erabili, ordea, zure begi polit oiek.

Ni aurretik noalarik, zerbait gertatuko ba`litzait, ar ezazu txalupa eta zoaz El Paso`ra eta betoz nere laguntzaillea eta gudariak.

Baiezkoa adierazi zion Katheryn`ek buruarekin; beldurrez dar-dar zegoen gaixoa.

Badoaz, bada, bata besteari jarraiki.

Zut zeramazkian belarriak ertzaiñak eta... Zeren otsa ote?.

Gelditurik, lurrari ezarri zion belarria, zerbait entzun nairik.

Ezer ez, aizea besterik.

Aizearena etzan otsen bat entzun zuela ziur zegoen, ordea....

Izotza bera baiñan otzagoa zan zerbait nabari zuen lepagaiñean... eta....

- Geldi, or, sheriff!! Ire gau-ibilaldia amaitu duk!!!.

John Kraf`en abotsa, ain zuzen.

Non da Katheryn? - Beste ugartetxoan utzi dut, ezkutuan.

Emengo otso gosetien artera nola ekarri nezakean, bada?.

Ain abots sarkorrez mintza zalarik, zalantzik gabe sinestu zuen, sargentoak ertzaiñaren erantzuna, eta beste galderarik etzion egin andereñotaz.

- Ederki.

Kaitxo ortara joan naiko zenuela, uste nuen, Katheryn`en esanari jarraiki.

Goazen, orain, an tontorrean dagoen etxolaraiño.

An tontorrean, enborrezko etxola bat badala ere esango zizun, noski, Katheryn`ek?.

Goazen, bada, beste norbait ere ba bait`dago, an.

- Zerbait esango al dizut, Kraf? - Nai duzun guzia esan, sheriff.

- Eiz-zakur iaioa zerala bai al dakizu? Zerekin dituzu ortarako bear diren gai guztiak.

Utsune bat ere bada, ordea, zure buruan: geiegizko aundinaikeria, alegia.

Eta, gure lantegia eta aundinaikeria batu eziñezkoak dire, sargento.

Bidetxiur batetik gora igo ziren, zugaitz eta landare artean.